Mundua -

Murrizketak

Irlandak 23.500 lanpostu publiko gehiago murriztuko ditu 2015 arte

Murrizketa hauen ondorioz, administrazio publikoak epe horretan gastatu beharko lukeena baino 2.500 milioi euro gutxiago ordaindu beharko du, % 15 inguru.

Enda Kenny Irlandako Lehen Ministroa. Efe
Enda Kenny Irlandako Lehen Ministroa. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako Gobernuak hemendik eta 2015 urtera arte 23.500 lanpostu publiko desagerrarazi nahi dituela esan du Brendan Howlin Irlandako Erreforma eta Gastu Publikoko ministroak. Horrez gain, administrazioaren erreforma berriaren harira, Estatuaren 48 erakunderen arrazionalizazioari ekingo diotela azaldu du.

Murrizketa berri honekin, 2015ean egongo diren funtzionarioak 2008an zeudenak baino % 12 gutxiago izango dira, epe horretan administrazioak 37.500 lanpostu desagerraraziko dituelako. Gauzak horrela, gaur egun daudenekin alderatuta (297.000), 2015 urtean soilik horietako 282.500ek mantenduko dute beraien lanpostua.

Horren guztiaren ondorioz, administrazio publikoak epe horretan gastatu beharko lukeena baino 2.500 milioi euro gutxiago ordaindu beharko du, % 15 inguru.

Halaber, "zerbitzua eraginkorrago bihurtzeko asmoarekin", aurtengo urtea bukatu baino lehen Estatuaren parte diren 48 erakunde arrazionalizatuko dituzte, eta hurrengo urtean beste 46rekin berdina egitea espero dutela iragarri du Howlinek.

"Asmo handiko" programa

Sektore publikoa berritzeko "asmo handiko programa" bat aurkeztu du Gobernuak ostegun honetan. Bertan 70 gomendio eta 200 neurri aurkeztu dituzte, eta horietako batzuk administrazioen funtzionamenduak hobetzera zuzenduta daude.

Proposamen hauek landu bitartean egindako elkarrizketei esker, sektore publikoko sindikatuek behin betiko neurri hauek babes ditzaten espero du Howlinek, onarpen horrek sektore publikoko kondizioei uniformetasuna emango dielako, eta horrela erakunde eta sektore ezberdinetan gerta daitekeen pertsonal mugimenduaren lekualdaketari lagun diezaiokeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea