Mundua -

KORONABIRUSA

Pandemiari aurre egiteko "gerra garaiko" estrategia aurkeztu du Joe Bidenek

Ameriketako Estatu Batuetara doazen bidaiariek PCR negatiboa aurkeztu beharko dute eta koarentena bete.

Joe Biden AEBko presidentea pandemiaz hitz egiten, Washington hiriburuan. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea pandemiaz hitz egiten, Washington hiriburuan
Bidenek ''gerra estrategia'' abiatu du AEBn pandemiari aurre egiteko

1:07

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko "gerra garaiko" estrategia aurkeztu du ostegun honetan Washington hiriburuan, "laguntza bidean" dela azpimarratuz. Covid-19aren aurkako 10 agindu sinatu ditu Bidenek. Esaterako, urtarrilaren 26tik aurrera AEBra doazen bidaiariek PCR negatiboa aurkeztu beharko dute eta koarentena bete, eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da hegazkinetan.

Bidenek hartu dituen neurrien artean, txertaketarako hornidurak, probak eta babes pertsonalerako ekipoak areagotu izana eta covid-19a tratatzeko terapiak bultzatu izana daude, CNN telebista kateak jakitera eman duenez.

Era berean, hainbat agindu sinatu ditu langileak koronabirusarekiko babesteko, zaintza aukerak handitzeko eta tratamendua herritarren artean zabaltzeko.

Bestalde, urtarrilaren 26tik aurrera AEBrako bidaiatzen dutenek PCR negatiboa aurkeztu beharko dute eta koarentena bete. Oraindik koarentena zenbat egunetakoa izango den zehaztu ez badute ere, bi astekoa izango dela diote bertako hedabideek.

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroak iragarri duenez, PCR probak hiru eguneko balioa izan beharko du. Proba egin ezean, gaixotasuna pasa duela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko du bidaiariak.

AEBko presidente berriak koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina bizkortu nahi du eta 100 milioi dosi jarri nahi ditu 100 egunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB argazkiak Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Covid birusaren olatu berria Joe Biden azken albisteak