Mundua -

Errusia

Milaka pertsona Errusiako kaleetara irten dira Navalni askatzearen alde

OVD erakundearen arabera, 2100 pertsonatik gora atxilotu dituzte protestetan. Moskuko manifestazioan Iulia Navanlaia emaztea atxilo hartu dute zenbait orduz.

Navalni askatzearen aldeko protesta Mosku. Argazkia: EFE
Navalni askatzearen aldeko protesta Mosku.
2.000 atxilotu inguru Navalni aske uztea eskatzeko manifestazioetan

1:16

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40.000 bat pertsona, Reuters agentziaren arabera, Errusiako zenbait hiritako kaleetan manifestatu dira oposizioko Alexei Navalniren askapena eskatzeko.

OVD erakundearen arabera, 2100 pertsonatik gora atxilotu dituzte protestetan. Atxilotuen artean Iulia Navanlaia, Navalniren emaztea dago. Ordu batzuen buruan aske utzi dute.

Moskun 15.000 bat manifestari batu dira protestetara. Agintarien arabera, ordea, 4000 izan dira, Sputnik agentziak informatu duenez. San Petersburgon 5000 manifestari bildu direla esan dute beste agentziek.

Herrialdeko beste hiri batzuei dagokienez, Navalnik esan du milaka manifestari irten direla kalera Khabarovsk, Irkutsk edo Novosibirsken, tenperatura hotzei aurre eginez.

OVDren arabera, 2.131 pertsona atxilotu dituzte, gehienak Moskun (795). San Petersburgon 209 izan dira atxilotuak.

Navalnayak argazki bat argitaratu du Instagramen, mezu honekin: "Kalitate baxua sentitzen dut. Polizia furgoi barruko argia oso txarra da". Lehenago, beste argazki bat igo du baimendu gabeko manifestaziotik. Bertan izan da Navalniren ama ere, oposizioko kidearen taldeak sare sozialetan argitaratu duenez.

Era berean, 40 bat polizia zaurituak izan dira Moskuko protestan. Zauriak, segurtasun iturrien arabera, arinak dira.

Manifestariek, oposizioko talde desberdinek deituta, "Navalni askatu" edo "Putin kanpora" bezalako leloak oihukatu dituzte. DPAren arabera, manifestarien arabera hamarka zauritu izan dira.

Manifestari gehienak gazteak izan dira, eta hesien gainetik salto eginez eta agenteei elur bolak eta petardoak jaurtiz erantzun diote segurtasun dispositiboari. Poliziak oldartu egin dira.

Atxiloketak "deitoratu" ditu EBk

Josep Borrel Kanpo Politika eta Segurtasun Komunerako EBren Goi Ordezkaria "kezkatuta" azaldu da atxiloketengatik. "Errusiako gertakariak kezkaz jarraitzen ditut. Atxiloketa orokortuak, indarraren gehiegizko erabilera eta Interneten eta konexio telefonikoak moztea gaitzesten ditut. Astelehenean hartu beharreko neurriak eztabaidatuko ditugu EBko Atzerri ministroekin", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Eguneko albisteak Albisteak