Mundua -

Protestak, erregimenaren aurka

Errepresioa aurrera doa Sirian, ultimatuma bukatzear dagoela

Larunbat honetan amaitzen da behatzaileak hartzeko Liga Arabiarrak Siriari emandako hiru eguneko epea.

Polizia batzuk protestetan hildako lankide baten hiletan. Argazkia: Efe.
Polizia batzuk protestetan hildako lankide baten hiletan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeriak aurrera jarraitzen du Sirian; ostiralean 22 pertsona hil ziren eta beste 22 zauritu, Tokiko Koordinazioko Batzordeen arabera.

Larunbat honetan, gainera, Liga Arabiarrak emandako hiru eguneko epea amaitzen da. Epe horretan, Siriak behatzaileak sartzea onartu behar zuen. Goizaldean, Siriako Armada Yabal Zauyan sartu da tankeekin, Idlebeko probintzian, Turkiako mugatik gertu. Lurralde horretan telefonoak eta argindarra etenda daude.

Larunbat honetan hiru pertson hil dira Bashar al Assaden Gobernuaren errepresioaren ondorioz, hainbat ekintzaileren arabera.

Hildako zibiletako bat Hama hirian hil da, matxinaden gune garrantzitsuan, segurtasun indarren eraginez, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea