Itxi

2021/02/01

09:32

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Trumpek bi abokatu berri kontratatu ditu bere aurkako epaiketa politikorako

EITB MEDIA | AGENTZIAK

AEBko presidente ohiak bere abokatu taldea berrantolatu behar izan du, hasieran kontratatu zituenetako bostek dimisioa eman ostean.

  • Donald Trump

    Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donald Trumpen abokatu taldeko bost kidek dimisioa eman dute azken orduetan eta Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak bi abokatu berri bilatu behar izan ditu. Gauzak horrela, astebete eskas izango dute abiatzear den epaiketa politikorako beren estrategia prestatzeko.

David Schoen eta Bruce L. Castor abokatuek gidatuko dute Trumpen defentsa taldea. Igandean zabaldutako ohar batean azaldu dutenez, biak ala biak aurrez Trumpentzat lanean aritutakoak dira.

Trumpek balizko hauteskunde iruzurrean oinarritu nahi du bere defentsa. Hasierako bere abokatu taldean zeudenetako asko ez zeuden ordea estrategia horrekin ados eta horrek eragin ditu desadostasunak.

Aitzitik, bere talde horretako zenbaitek nahiago zuten beste bide batetik joan. Horiek hobe ikusten zuten presidente ohi bat zigortzea Konstituzioaren arabera zigortu ote daitekeen mahai gainean hartzea. Iritzi kontrajarriak tarteko, Butch Bowers eta Deborah Barbire abokatuek dimisioa eman dute.

Kapitolioaren aurkako erasoaren aurretik "indarkeria bultzatzeagatik" epaiketa politikoa egingo diote AEBko presidente ohiari, bigarrenez. Aurreikuspenen arabera, otsaileko bigarren astean hasiko da epaiketa politikoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;