Mundua -
Gurutze Gorriko kidea da
Askatu dute asteartean Yemenen bahitutako emakume frantziarra
Bestale, gutxienez bost pertsona hil dira Sanan, Segurtasun Indarrek manifestari batzuen aurka tiro eginda.
Erredakzioa
Mariam al Hasai Gurutze Gorriko boluntario frantziarra askatu egin dute gaur Yemenen, tribu batek bahitu eta bi egunera.
Harekin batera bi yemendar bahitu zituzten, eta haiek ere daude libre. Hain zuzen ere, buruzagi tribalen arteko negoziazioen ondorioz askatu dituzte.
Hirurak Yemengo hegoaldean bahitu zituzten, Bacheria herrian, autoan zihoazela.
Bitartekariek bahitzaileen klaneko kide bat askatzea promestu dute. Hainbat delitu leporatuta atxilotuta dago, baina haren klanak ukatu egin du, eta Yemengo hegoaldearen independentzia aldarrikatzen duen ekintzailea baino ez dela esan dute.
Bost pertsona hilda Sanan
Bestalde, gutxienez bost pertsona hil dira Sanan, hainbat gizonek (tartean Segurtasun Indarretako kideak) manifestari batzuek aurka tiro eginda, ospital bateko arduradunak jakinarazi duenez.
Atzo, Ali Abdula Sale Yemengo presidenteak boterea uzteko akordioa sinatzea onartu zuen.
Manifestariek hilabeteak daramatzate protesta egiten. Izan ere, boterea uztearen truke, agintariari immunitatea emango diote, eta ez daude ados.