Mundua -

Krisi klimatikoa

AEB ofizialki itzuli da Parisko Klima Itunera

Adituen ustez, behar-beharrezkoa da herrialde horren parte-hartzea klima aldaketa gelditzen saiatzeko, munduan gas gehien isurtzen duen bigarrena delako, Txinaren atzetik.

Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEB ofizialki sartu da Parisko Klima Itunean, horixe baita Joe Biden presidente berriaren konpromisoetako bat, Anthony Blinken Estatu idazkariak jakitera eman duenez.

"Parisko Ituna aurrekaririk gabeko marko bat da mundu mailan ekiteko", adierazi du Blinkek agiri batean.

"Badakigu, zeren diseinuan eta egi bihurtzen lagundu genuen. Helburua argia eta zabala da: elkar laguntzea planetaren berotze tamalgarria galarazteko eta dagoeneko bizitzen ari garen klima aldaketaren eraginaren aurrean erresilientzia lantzea mundu osoan", gaineratu du AEBren diplomaziaren arduradun nagusiak.

AEB klima aldaketari aurre egiteko nazioarteko itunera itzuli da Donald Trumpen gobernuak ateratzea erabaki ostean (2017tik 2021era), ez baitzuen berotze efektuan sinesten.

Blinkenen arabera, "klima aldaketaren benetako mehatxuei aurre egitea eta zientzialariei entzutea dago gure lehentasunen artean bai barne politikan, bai atzerri politikan".

Urtarrilaren 20an kargua hartu ostean, Bidenek iragarri zuen Klimari buruzko Goi-bilera antolatuko duela apirilaren 22an, ekonomia iraunkorragora bidean esfortzuak berritzeko eta neurriak koordinatzen saiatzeko.

Washington izan zen Frantziako hiriburuan 2015ean egindako itunean jatorrizko sinatzaileetako bat, Barack Obamaren agintaldian (2009-2017), eta Biden presidenteorde zenean.

Adituen ustez, behar-beharrezkoa da herrialde horren parte-hartzea klima aldaketa gelditzen saiatzeko, munduan gas gehien isurtzen duen bigarrena delako, Txinaren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa Joe Biden Itun berde berria