Mundua -

Minbiziak jota

Svetlana Stalina, Stalin diktadorearen alaba, hil da AEBetan

Sobietar Batasuneko diktadorearen alaba erbestera joatea erabaki zuen 1967an. Agintariek Brijesh Singh orduko senarrari tratu txarra ematen ziotela ikusirik AEBetara alde egitea erabaki zuen Stalinak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Svetlana Stalina, Yosif Stalin Sobietar Batsuneko dikatdorearen alaba, azaroaren 22an hil zen kolon minbiziak jota, 85 urte zituela, Richlandeko konderrian (Wisconsin, AEB), ''The New York Times' egunkariak gaur jakitera eman duenez.

Nazioartea hunkitu zuen Svetlanak erbestera joatea erabaki zuenean, 1967an. Sobietar Batasuneko agintariek Brijesh Singh orduko senarrari tratu txarra ematen ziotela ikusirik AEBetara alde egitea erabaki zuen Stalinak.

AEBetara heldu zenean 'Hogei gutun lagun bati' liburua idatzi zuen Errusian bizi izandakoa azalduz. Lana berehala best seller bihurtu zen.

Svetlanak Alliluyeva amaren abizena eraman zuen urte askotan. Moskuko Unibertsitatean graduatu zen 1949an, eta irakasle eta itzultzaile gisa lan egin zuen. Sobietar Batasuna utzi baino lehen Moskuko literatura zirkuluan mugitu zen.

Lau ezkontza

Lau aldiz ezkondu zen, azkena 1970ean, William Wesley Petersekin. Ezkontza horrekin Lana Peters izena hartu zuen. Wesleyrekin Olga izeneko alaba izan zuen.

80ko hamarkadan bi urte Britainia Handian eman zituen eta ondoren Sobietar Batsunera itzuli zen alabarekin batera. Baina bertan urte bakarra eman zuen soilik. AEBetara bueltatu eta azken urteak Wisconsineko zaharren egoitza batean pasa ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea