Mundua -

Norvegiako atentatuak

Baliteke Breivik psikiatriko batean sartzea eta epaiketarik ez egitea

Breivik psikiatriko batean sartuko dute, epaileek gizartearentzat arriskutsua dela esaten duten bitartean. Hala ere, Auzitegiko Medikuen Batzordeak txostena onartu beharko du.

Breivik, atxilotua izan zen egunean. Argazkia: EITB.
Breivik, atxilotua izan zen egunean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan uztailaren 22an, 77 pertsonaren heriotza eragin zuten atentatuak egin zituenean, Anders Behrin Breivik ultraeskuindarrak burua nahasita jokatu zuela ezartzen du psikiatrek egindako txostena, VG egunkariak aurreatu duenez.

Egunkari horrek argitaratutako informazioaren arabera, Breivik psikiatriko batean sartuko dute, epaileek gizartearentzat arriskutsua dela esaten duten bitartean. Hala ere, Auzitegiko Medikuen Batzordeak txostena onartu beharko du. Horrez gain, baliteke Fiskaltzak txostenaren gomendioak ez jarraitzea, edota bigarren ikerketa bat eskatzea.

"Azken erabakia epaitegiek hartu behar dute, eta ez guk", esan du Torgeir Husby psikiatrak, txostena aurkezteko ekimenean. Horren hitzetan, oso lan "zabala eta zaila" egin dute, nahiz eta, "ondorioak" hasieratik argi izan dituzten. 35 orduz Breivikekin izandako elkarrizketak dira txostenaren oinarria. Poliziak egindako galdeketak eta atentatuen nondik norakoak ere aztertu dituzte ikerketa burutu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea