Mundua -

Iruzkina

Tentsioak gora egin du Iranen

Siria da inguru horretan Iranek duen aliatu garrantzitsuena eta El Assaden erorketa hondamendia litzateke Iranen interesentzako.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzkina

Tentsioak gora egin du Iranen

Siria da inguru horretan Iranek duen aliatu garrantzitsuena eta El Assaden erorketa hondamendia litzateke Iranen interesentzako.

Irango aiatolahk urduri jatzen hasi dira. Ez zaie batere gustatzen Sirian egoera hartzen ari den itxura, bertan Bashar El Assad presidentearen kontrako protestekin segitzen dute.

Siria geroz eta isolatuago dago: Liga Arabiarretik kanporatu dute eta Nazio Batuen Erakundeak txosten bat argitaratu du eta bertan giza eskubideen urraketa larriak leporatzen dizkio El Assadi.

Ba Siria da inguru horretan Iranek duen aliatu garrantzitsuena eta El Assaden erorketa hondamendia litzateke Iranen interesentzako. Bestetik, badirudi AEB eta Europako herrialdeak Iranen kontra jartzen ari diren zigor ekonomikoak min egiten hasi zaiola eta hori gutxi balitz geroz eta txosten gehiagok diote Mahmud Ahmadineyad presidentea eta Iraultzaren gidari den Ali Jamenei aiatolah ez direla ondo konpontzen.

Horrelako egoera batean erosoena zera da: kanpoan duzun arerioaren kontra eraso egitea, modu horretan barneko presioa arintzeko, eta testuinguru horretan gertatu da Britainia Handiaren Enbaxadaren kontrakoa. Inork ez du sinesten Iranen horrelako eraso bat burutzea basijien esku hartzerik gabe, hauek aiatolekiko leial diren miliziano iraultzaileak dira. Eskerrak oraingo honetan, 1979an AEBen enbaxadaren kontrako erasoan ez bezala, ez dutela inor bahitu eta beraz krisia ez da hain larria izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea