Mundua -

Gatazka politikoa

Erresuma Batuak Irango Enbaxada itxi eta diplomatikoak bota ditu

Teherango Enbaxada britainiarrari eraso egin ostean hartu du erabaki hau Erresuma Batuko Gobernuak. Gainera, Londresen Iranek duen Envasada berehalako itxiera agindu du.

William Hague Erresuma Batuko Atzerriko Gaietarako ministroa. Argazkia: EFE
William Hague Erresuma Batuko Atzerriko Gaietarako ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

William Hague Erresuma Batuko Atzerriko Gaietarako ministroak asteazken honetan Komunen Ganberan iragarri duenez, Teheranen duen enbaxada itxi du eta Erresuma Batuan dauden Irango diplomatikoei 48 orduko epea eman diete herrialdea uzteko.

Haguek azaldu duenez, erabaki hau hartu dute Teherango Enbaxada britainiarrari eraso egin ostean. Enbaxada hau itxita dago dagoeneko eta adierazi duenez, Iranen zeuden diplomatiko britaniarrek herrialdea utzi dute dagoeneko. Halaber, Erresuma Batuan dagoen Irango misio diplomatikoa "berehala ixtea" agindu du eta herrialdea uzteko 48 orduko epea eman dizkie diplomatikoei.

Astearte honetan, Iranen dagoen Enbaxada britaniarrari eraso egin zioten ikasle islamiar talde batek eta Erresuma Batuak Irango Gobernuari egotzi dio erantzunkizuna eta behar bezala diplomatikoen segurtasuna babestu ez izana. Halaber, Haguek azpimarratu duenez, "erasoa Irango Gobernuaren nolabaiteko baimena izan du". Gainera, Nazio Batuek eta herrialde anitzek erakutsitako babesa eskertu du.

Iraneko Parlamentuak Erresuma Batuarekin harremanak gutxitzea aho batez onartu eta bi egunera jazo da Erresuma Batuko erabaki hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea