Publizitatea
Itxi

2021/03/01

19:54

Mundua

Europar Batasuna

Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pasaporte berezia martxoan egongo da prest

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Bruselak datorren martxoaren 17an aurkeztuko du Europar Batasunean barrena bidaiatzea ahalbidetuko duen ziurtagiria sortzeko proposamena. Hainbat herrialde ekimenaren aurka agertu dira jada.

1:29
Covid pasaportea. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19aren aurkako txertoa hartu dutenei edo birusa detektatzeko proban negatibo eman dutenei Europar Batasunaren baitan bidaiatzen uzteko ziurtagiri digitala sortzeko proposamena amaitzen ari direla iragarri du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak.

Joan den astean, Angela Merkelek esan zuen pasaporte berezi hori udarako egongo zela prest, berme guztiekin eta adostasun zabalenarekin egin nahi zutelako eta horrek denbora eskatzen duelako.

Alabaina, eta ekonomia suspertzeko turismoaren beharra duten zenbait herrialderen presioaren ostean, tartean Espainia eta Grezia, Von der Leyenek plana aurreratzeko erabakia hartu dutela jakinarazi du Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Europar Batzordeko buruzagiak ziurtatu du ziurtagiri digitalak "norbanakoaren datuak, segurtasuna eta pribatutasuna" bermatuko dituela, baina ez du xehetasunik gehiagorik eman nahi izan. Pasaporte berezi hori sortzeko proposamena martxoan aurkeztuko dutela esan du.

Ondoren, Margaritis Schinas Europar Batzordeko presidenteordeak zehaztu du martxoaren 17an izango dela, hilaren 25ean eta 26an deitutako goi-bilerarako EBko gobernuburu guztiek dokumentua aztertzeko denbora izan dezaten.

"Baimen Berde Digitalak" –izen hori jarri dio Von der Leyenek- pertsona bakoitzaren osasun datuak jasoko ditu: txertoa hartu duen ala ez, PCR proban negatibo eman duen ala ez eta antigorputzak dituen jakiteko testaren emaitza.

Bidaiatu ahal izateko baimen berezi honek, baina, hainbat herrialderen errezeloak eragin ditu. Belgikak uste du zirkulazio librea ezin daitekeela txertaketari lotuta egon, txertoa jartzea derrigorrezkoa ez dela eta oraindik txerto nahikorik ekoitzi ez dela kontuan hartuta.

Luxenburgok aurreratu du ez duela ekimena babestuko, pasaporte horren bidez "txertoa hartu duen pertsona bati eskubide gehiago aitortzen zaizkiolako". Ildo horretan, azpimarratu du europar guztiek ez dutela aukerarik txertoa hartzeko.

Espainiako Gobernuak, berriz, pozik hartu du Von  der Leyenen erabakia. "Albiste ona da", esan du Reyes Maroto Turismo ministroak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena