Mundua -

Analisia

Sarkozy, birsortzailea

Zabaldu den informazioaren arabera Sarkozyk eta Merkelek proiektu bat aurkeztuko dute hilaren 8ko eta 9ko goi bileran, eta hori onartuko balitz erabateko aldaketa ekarriko luke Europar Batasunera.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarkozy birsortzailea, izen goiti horrekin pasako da historiara Frantziako presidentea. Duela 3 urte iragarri zuen kapitalismoa birsortu beharra dagoela. Orain birsortu beharra dagoena Europar Batasuna da.

Espero dugu oraingoan arrakasta handiagoa izatea, kapitalismoak lehen bezala jarraitzen baitu eta izatekotan ere okerrera egin du. Ironiak alde batera utzita Sarkozyk eta Merkel bere adiskideak zerbait garrantzitsua dute eskuartean, eta astelehenean elkartzekotan dira Europar Batasunak hilaren 8-an eta 9-an egingo duen goi bileran aurkeztu behar dutenari azken ikutuak emateko.

Zabaldu den informazioaren arabera bi mandatariek proiektu bat aurkeztuko dute eta hori onartuko balitz erabateko aldaketa ekarriko luke Europar Batasunera, dena den ez dirudi hori onartzea batera erraza izango denik.

Biek nahi dutena da aurrekontu disziplina zorrotza ezartzea euroa darabilten herrialde guztietan, defizit publikoa zero izan dadila edo oso defizit txikia. Horren truke Europako Banku Zentralari ahalmen gehiago emango litzaioke eta agian ditxosozko Eurobonu horiek ere emititu ahalko lirateke, orain arte Merkelek horri behin eta berriz uko egin dion arren. Baina Merkelek eta Sarkozyk eskuarten duten proposamenik iraultzaileena hori martxan jartzeko moduarena da. Lisboako Tratatua berritzen hilabeteak beharko lituzkete eta hori sahiesteko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea