Mundua -

II. Mundu Gerrakoa

Ebakuazio jendetsua egin dute Alemanian, 2 tonako bonba desaktibatzeko

Coblenza herriko bizilagunen erdiak euren etxebizitak hustu behar izan dituzte. Lehergailua Rineko bazterrean aurkitu zuten, 125 kiloko lehergailu bat eta ke-bonba batekin batera.

Teknikariak, Rineko ertzean lanean. Argazkia: Efe.
Ebakuazio masiboa Alemanian 2. Mundu Gerrako bonba bat aurkitu ostean

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coblenzako herriko zenbait auzo, Alemaniako mendebealdean, hutsik daude 45.000 pertsona bertatik atera ondoren. Ebakuazioa asteazkenean hasi zuten, II. Mundu Gerrako bonba bat deskaktibatzeko.

Ebakuazioa arazo barik egin dute, Manfred Morschäuser suhiltzaileen bozeramailearen arabera.

Hala ere, goizean kontrol patruila bat egin dute zonalde horretan pertsonarik ez zegoela baieztatzeko.

Coblenza herriko bizilagunen erdiak euren etxebizitak hustu behar izan dituzte. Bi tonako lehergailua Rineko bazterrean aurkitu zuten, 125 kiloko lehergailu bat eta ke-bonba batekin batera.

Komunikabideak, itxita

Oraingo hau Alemanian II. Mundu Gerratik egin duten ebakuaziorik handiena izan da.

Gainera, Coblenzako tokiko errepide eta tren komunikazioak itxi egin dituzte bonbak desaktibatu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea