Mundua -

Iruzkina

Putin, Errusiako presidentziaren bila berriro ere

Boto kopuruan beherakada izan du Putinen alderdiak baina hori horrela izanda ere, Putinek Errusiako presidentzia berriz eskuratzeko aukerak handiak dira oraindik ere.

Jesus Torquemada, EITBko nazioarteko aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, EITBko nazioarteko aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiarrak Putinekin pixkat bat nekatzen hasiak dira, baina datorren martxoan presidente aukeratuko dute. Hori da behintzat atzoko Parlamenturako hauteskundeen emaitzetatik ondorioztatu dezakeguna. Errusia Batua, Putinen alderdiak, boto kopuruan ehuneko hamalauko beherakada garrantzitsua izan du. Bai, baina aurreko hauteskundeak nabarmen irabazi zituen, botoen ehuneko hirurogeita bostekin. Orain, ehuneko berrogeita hamarren bueltan gelditu da, gobernatzeko nahikoa. Gauzak horrela, Errusiako presidentzia berriz lortzeko planarekin aurrera jarraitu ahal izango du Putinek, 2000 eta 2008garren urteen artean izan zuen presidentzia hori. Plan horren arabera, Putinek orain duen lehen ministro kargua utziko dio Dimitri Medvedev egungo presidenteari, eta Putin bera presidentziarako hauteskundeeetara aurkeztuko da. Atzoko emaitzekin, nahikoa boto izango du hauteskunde horiek irabazteko. Duma, Errusiako Parlamentuak aniztasun handiagoa du atzoko hauteskundeen ondoren. Errusia Batuak zuen orain arte eserlekuen gehiengo zabala, baina orain ordezkaritza asko handitu duten alderdiekin batera egon beharko du. Interesgarria da Errusiako Alderdi komunista bigarren indarra izatea, boto kopurua ia bikoiztuta botoen ehuneko hemeretzi lortuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea