Mundua -
Afganistanen
Kabuleko santutegi batean izandako atentatu batek 62 hildako utzi ditu
Ehunka lagun zeuden Afganistango hiriburuan Ashurako data erlijiosoa ospatzen, lehergailu batek eztanda egin duenean.
Erredakzioa
Gutxienez 62 lagun hil eta beste 135 zauritu dira astearte honetan Afganistango hiriburuan, Kabulen, kokatutako santutegi xiita batean izandako atentatu suizida batean. Bertan, ehunka lagun zeuden bilduta Ashurako data erlijiosoa ospatzeko. Baliteke hildakoen kopuruak gora egitea.
Kerbalako gatazkan 680. urtean Husein Mahoma profetaren ilobaren martirioa omentzen du Ashurako jaialdiak.
Pakistaneko Laskhar-e-Jhangvi al-Alami talde terroristak hartu du atentatua bere gain, NBC telebista kateak esan duenez.
NBCren Pakistaneko egoitzara deitu du talde terroristaren bozeramaile batek honen berri emateko. "Afganistan kanpoko norbaitek herrialde honetan egiten den atentatu bat bere gain hartzen duen lehen aldia da", esan du Pakistaneko NBCko kazteari batek.