Mundua -
Osasuna
Greenpeacek jostailuetan metal maila altua aurkitu du, Txinan
Ikertutako jostailuen % 10k onartutako berun maila gainditzen dute.
Erredakzioa
Greenpeacek Txinan ikertutako jostailuen % 30k metal astunen maila altua erakutsi dute. Umeen osasunerako oso kaltegarriak izan daitezke.
Azterketa Hong Kongen aurkeztu da eta ikertutako jostailuen % 10k onartutako berun maila gainditzen dute. Aztertutako jostailu batek zuen berun maila Txinako osasun agintaritzak onartzen duena baino 200 aldiz handiagoa zuen.
Ikerketarako, hiri ezberdinetako (Hong Kong, Pekín, Shangai, Canton eta Wuhan) jostailuak erabili dituzte eta X izpien bitartez aztertu dituzte.
Aparailuak sei metal ezberdin aurkitu ahal zituen (antimonioa, artsenikoa, kadmioa, kromoa, beruna eta merkurioa). Metal hauek dituzten toxikotasunagatik ezagunak dira eta kantitate handietan aurkitzekotan, osasunerako kaltegarriak izan daitezke.