Mundua -
NATOren planak
AEBek ez dute onartuko Europako defentsa misilen aurkako betorik
Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak aurrera jarraituko du proiektuarekin Mosku honen aurka egon arren.
Erredakzioa
Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak esan du Errusiak ezin dituela geldiarazi NATOk misilen aurkako sistema batekin Europa babesteko dituen planak eta, Mosku honen aurka egon arren, proiektuarekin aurrera jarraituko dutela esan du.
"NATO barruan dauden aliatuek Aliantzatik kanpo dauden herrialdeei ez diote beto-eskubidea emango", adierazi du Clintonek misilen aurkako gaia Kanpo ministroekin eta Serguei Lavrov bere kide errusiarrarekin eztabaidatu ondoren.
Garatzen ari den sistemak "ez du Errusiako disuasio estrategikoa mehatxatuko", gogoratu du Estatu idazkariak eta bere helburua Mosku ez dela azpimarratu du.
"Errusia ez da arazoa, baizik eta Iran eta beste Estatu batzuena. Teknologia misilekin garatu nahi dute", esan du.