Mundua -

1925etik lehenengoz

Coca-Colak bere formula sekretua gordetzeko lekua aldatu du

Formula duen kutxa "Coca-Colaren mundua" museora (Atlanta) eraman dute. Halere, freskagarriaren formula originalaren dokumentua giltzapean dago, eta ez dago jendaurrean.

Coca-Colak bere formula sekretua gordetzeko lekua aldatu du.
Coca-Colak bere formula sekretua gordetzeko lekua aldatu du.
Coca-Colak bere formula sekretua gordetzeko lekua aldatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coca-Cola freskagarrien munduko fabrikatzaile nagusiak esan duenez, bere edari ospetsuenaren formula sekretua gordetzeko lekua aldatu du. Historiako sekretu industrialik famatuenetariko bat da errezeta hori.

86 urtez freskagarriaren formula kutxa gotor batean izan da SunTrust bankuan, Atlantan (Georgia), baina orain konpainiak "Coca-Cola mundua" museora eramatea erabaki du, herrialde berean.

"Formula sekretuaren kutxa gotorra"ren erakusketaren parte izanda, museoko bisitariek ostegun honetatik aurrera 80 urtez Coca-Colaren sekretua gorde duen kutxa ikusi ahal izango dute, nahiz eta freskagarriaren formula originala ondo gordeta izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea