Mundua -
NBEko goi-bilera Durbanen
Ekologistek protesta egin dute klima-aldaketaren goi-bileran
Klima-aldaketari aurre egiteko zirriborro bat eztabaidatzen ari dira 28 herrialdetako ministroak, baina proposamenak AEB, Txina eta India bakarrik asebetetzen ditu soilik.
Erredakzioa
Durbaneko (Hegoafrika) Klima-aldaketaren NBEko Goi-bileran gobernuz kanpoko erakundeetako ia 100 kidek protesta egin dute gaur Lurraren berotzearen kontra egiteko akordio bat eskatuz.
Durbaneko goi-bilera tentsioa izan da nagusi gaur. Klima-aldaketari aurre egiteko zirriborro bat eztabaidatzen ari dira 28 herrialdetako ministroak, baina proposamenak AEB, Txina eta India bakarrik asebetetzen ditu soilik, begiraleen arabera.
Bilera bi aldiz atzeratu behar izan dute aretoan begirale gehiegi zeudelako, eta kaosa eragin dutelako.
Zirriborroa
2015erako isuriak murrizteko "marko juridikoa" ezartzeko negoziaketak datorren urtean hastea ezartzen du zirriborroak. Araudia 2020an sartuko lirateke indarrean. Horregatik kritika ugari jaso ditu Hegoafrikako presidentetzak.
Europar Batasunak, ostera, marko global juridikoki "loteslea" eskatzen du.
Negoziaketak larunbatera arte luzatuko direla ematen du. Goizeko prentsaurrekoan, Maite Nkoana-Mashabane konferentziak presidenteak agur esan baitu "bihar arte".