Mundua -

Klima-aldaketari buruz

Durbaneko Biltzarra luzatu dute akordio bat lortzeko nahian

Hegoafrikako presidentetzak zirriborroak aurkezten jarraitu du Kiotoko Protokoloaren konpromiso berri bat lortzeko asmoz. Errusiak, Kanadak eta Japoniak ez dute Kiotoren bigarren itun bat sinatuko.

Doris Leuthard Suitzako Ingurumen arduraduna, Durbanen. Argazkia: EFE
Doris Leuthard Suitzako Ingurumen arduraduna, Durbanen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi aste akordiorik lortu gabe eman dituzte 195 herrialde Natok sustatutako Klima Aldaketari buruzko Durbaneko XVII. Biltzarran. Azkenean biltzarra luzatzea erabaki dute, akordioren bat lortzeko nahian. Horrela, Hegoafrikako presidentetzak zirriborroak aurkezten jarraitu du. Larunbat honetako saioan eztabaidatuko dituzte azken bi zirriborroak.

Akordio bat lortzeko oztopoa Kiotoko Protokoloaren bigarren itun lotesle bat da. Europar Batasunak, Pazifikoko eta Karibeko uharte Estatuek eta azaleratu berriko herrialdeek gas isuriak murrizteko akordio orokor "lotesle" bat nahi dute baina Errusiak, Kanadak eta Japoniak dagoeneko iragarri dutenez, ez dute Kioto bezalako bigarren protokolo bat sinatuko.

Halaber, Txinak eta AEBek ere gasen emarien murrizketari buruzko itun lotesle bati babesa ematea errefusatu dute. Indiak ere uko egin dio honi oniritzia ematea, ekonomikoko garatzeko eskubidea aldarrikatzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea