Mundua -

Koronabirusa

Erresuma Batuko helduen % 50ek txertoaren lehen dosia jaso dute dagoeneko

Martxoaren 18ra arte, 26,2 milioi biztanlek hartu dute aurreneko injekzioa, eta bi milioi baino gehiagok baita bigarren dosia ere.

Boris Johnson, AstraZeneca txertoarne lehen dosia jasotzen, ostiralean. Argazkia: EFE
Boris Johnson, AstraZeneca txertoarne lehen dosia jasotzen, ostiralean. Argazkia: EFE
Boris Johnson, AstraZeneca txertoarne lehen dosia jasotzen, ostiralean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matt Hancock Erresuma Batuko Osasun ministroak larunbat honetan iragarri duenez, biztanle helduen % 50 baino gehiagok koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute jadanik.

Langa hori gainditzea “arrakasta handia” da, esan du ministroak Twitter sare sozialean argitaratutako bideo batean.

Larunbat honetako datuak argitaratzeko zain, Erresuma Batuko Gobernuak baieztatu duenez, martxoaren 18ra arte 26,2 milioi biztanlek hartu dute lehen injekzioa, eta bi milioi baino gehiagok baita bigarren dosia ere.

Herrialdeak 4,2 milioi koronabirus kasu izan ditu, eta 126.000 hildako iragan ostegunera arte.

Hala ere, ospitaleratzeek eta heriotzek behera egiten jarraitzen dute txertoen eraginez, baina murrizketak arindu bezain pronto, positiboek gora egiteko beldur dira, Andrew Hayward irakasleak ohartarazi duenez, nahiz eta aurrekoetan baino hilkortasun gutxiago izan.

“Beste olatu bat posible dela uste dut. Are gehiago, litekeena da. Ezberdintasuna heriotza eta ospitaleratze gutxiago eragingo dituela izango dela suposatzen dut, askok txertoa hartu dutelako”, adierazi du. “Beste olatu baten ondorioak arinagoak lirateke. Hala ere, noski, erronka da, zenbat gutxiago izango diren ez dakigulako”, erantsi duenez.

Adituen ustez, kasuen eta ospitaleratzeen eta heriotzen arteko “deskonexioa” gero eta handiagoa izango da etorkizunean, txertoak zabaltzen diren heinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Erresuma Batua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Ingalaterra Txertoak Boris Johnson Koronabirusa