Mundua -
Alarma-egoera
Erresuma Batuko hegaldiak berriro baimentzea erabaki du Espainiako Gobernuak
Alabaina, Brasildik eta Hegoafrikatik abiatutako hegaldiei ezarritako murrizketa mantentzea ebatzi du.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Joan den abenduaren amaieran, Erresuma Batutik abiatutako hegazkinei Espainian lurreratzea galaraztea erabaki zuen Pedro Sanchezen Gobernuak, koronabirusaren aldaera britainiarra Estatuan zabaltzea ekiditeko asmoz.
Gaur, debeku hori bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Maria Jesus Montero bozeramaileak jakinarazi duenez. Schengen eremuko herrialdeetan ezarritako neurri berberak aplikatuko zaizkie Erresuma Batutik iristen diren bidaiariei. Hala, azken 72 orduetan egindako PCR probaren emaitza aurkeztu beharko dute bidaiatu ahal izateko.
Bestalde, Brasilgo eta Hegoafrikako hegaldiak gutxienez datorren apirilaren 13ra arte egongo dira galarazita. Otsailaren 2an ezarri zuten neurri hori.
Monterok azaldu duenez, herrialde horietan detektatutako aldaerek eragin txikia izan dute oraingoz Espainian, eta aurrerantzean ere ahal izan dadin erabaki dute aipatu neurria denboran luzatzea.