Mundua -

Iruzkina

Britainia Handiak ez du ordain politiko garestirik ordainduko

Britainia Handiak merkatu librearen onurak nahi ditu, baina eragozpenei aurre egin gabe.

Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa lasai egoteko moduan da. Europar Batasunaren azken goi-bileran izan zuen jarrera ez zaio uste bezain garesti aterako.

Kontserbadoreen eta liberalen artean osatua duen gobernu koalizioak ez du bere unerik gozoena bizi. Liberalak europa-zaleagoak dira kontserbadoreak baino eta hauek Erresuma Batua Europatik bakartua uztea egotzi diote Cameroni. Hala eta guztiz ere, zaila dirudi Nick Clegg liberalen buruzagia koalizia haustera ausartu eta ondorioz hauteskundeak aurreratu beharra izatea, besteak beste liberalen jarrera europa-zale horrek ez lukeelako boto askorik erakarriko.

Inkestek aurreikusten dute britainiarrek ez dutela Erresuma Batuak subiranotasun gehiago Europar Batasunaren esku utzi nahi eta, beraz, horren edo Europar Batasunetik kanpo gelditzearen artean aukera egin beharko balute, bigarren aukeraren alde egingo lukete.

Hori horrela, Cameronek joan den ostiralean LI¡isboako Itunaren erreformari betoa ezartzea erabaki zuenean, jakin bazekien britainiarren gehiengoa erabaki horrekin ados egongo zela.

Britainiarren pentsatzeko moduak badu bere logika: beraiei merkatu librea baino ez zaie interesatzen, euren produktuak arazorik gabe Europan barrena saldu daitezela, baina ez zaie interesatzen Europako herrialdeen artean lankidetza politiko handiagoa egotea.

Merkatu bakarraren abantailak nahi dituzte, baina horrek ekar ditzakeen eragozpenei aurre egin gabe, eta orain arte horrela funtzionatzen utzi zaienez, zergaitik aldatu beharko dute?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea