Mundua -

AEB

Bidenek iragarri du berriro aurkeztuko dela 2024ko hauteskundeetan

Irabaziz gero, Bidenek 82 urterekin hasiko luke bigarren agintaldia. Gainera, presidenteak esan du Harris nahi duela aldamenean lau urte barru ere.

Biden, Etxe Zurian. Argazkia: Efe
Biden, Etxe Zurian. Argazkia: Efe
Biden, Etxe Zurian. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidenteak esan du 2024ko hauteskundeetan ere presidentegai izango dela, eta Kamala Harris egungo presidenteordearekin jarraitu nahiko lukeela.

"Nire asmoa berriro aurkeztea da", adierazi du Bidenek, urtarrilaren 20an agintera iritsi zenetik eman duen lehenengo prentsaurrekoan.

Hala eta guztiz ere, gero argitu du sekula ezin izan duela planik egin lau urte edo hiru urte eta erdi lehenago.

Kazetariek behin eta berriz gai horren inguruan galdetuta, eta apur bat gogaituta, hau erantzun du: "Begira, ez dakit nondik zatozten. Nik errespetu handia diot patuari, eta ez naiz planak lau urte edo hiru urte eta erdi lehenago segurtasunez egiteko gai".

Agintariak, gainera, esan du Harris nahi duela bere laguna izatea 2024ko hautagaitzan ere, "kide handia" izaten ari baita orain.

2020ko hauteskunde kanpainan, 78 urteko presidentegai zenak, adierazi zuen hautagai "zubia" izango zela "buruzagi belaunaldi berria"ri lekukoa eman aurretik. Horregatik, bazirudien lau urteko agintaldiaren ostean utzi egingo zuela.

2024ko hauteskundeak irabaziz gero, Bidenek 82 urterekin hasiko luke legegintzaldia. Hala ere, dagoeneko bada Etxe Zurian sekula izan den presidente zaharrena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden