Mundua -

Durbaneko goi-bileraren ostean

Kanadak Kiotoko Protokoloa utzi du

Peter Kent Kanadako Ingurumen ministroak onartu duenez, krisi garaian, ezin dituzte protokoloa ez betetzeagatik ezartzen dituzten isunak ordaindu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Horrela, Kanada hitzarmena sinatu ostean atzera egingo duen lehen herrialdea izango da. Protokolotik at dauden herrialde garrantzitsuenetakoak dira AEBak eta Txina.

"Esan dugun bezala, Kioto iraganean dago Kanadarentzat", esan du Kentek protokoloa denboran luzatzeko Durbanen egin duten goi-bileraren ostean. "Kioto uzteko eskubide legala eskatuko dugu", esan du, baina ez du datarik zehaztu.

Kanadako Gobernuak hitzarmenean jarraitzen badu isun larriak jasotzeko beldurra du eta emisioak murrizteko hitzarmen globala behar dela pentsatzen duen arren, herrialde guztiak bilduko dituen hitzarmena izan behar duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea