Mundua -
Polemika Italian
Montik finantza-transakzioen inguruko tasa ezarri nahi du
Ipar Ligako senatariek oihuekin Italiako Gobernuko presidentearen hitzaldia moztu dute eta saioa geldiarazi behar izan da minutu batzuetan.
Erredakzioa
Mario Monti Italiako Gobernuko presidenteak "Tobin Tasa" deitutakoa sartzearen alde dagoela esan du. Silvio Berlusconiren gobernua nazioarteko transferentzien inguruko zerga honen kontra zegoen.
Montik finantza-transakzioen inguruko tasa, Europan behintzat, sartu nahi duela esan du gaur Senatuan.
Ipar Ligako senatariek oihuekin moztu dute Gobernuko presidentearen hitzaldia eta saioa geldiarazi behar izan dute minutu batzuetan.
Senatatiek "zergekin nahikoa da" oihukatu dute orain dela egun batzuk onartutako doitze-planan sartutako tasen inguruan protestatzen ari zirela.