Mundua -

Frantzia

Jacques Chiraci bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Frantziako presidente ohia ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik errudun deklaratu du Parisko Auzitegi batek.

Jacques Chirac, Frantziako presidente ohia. Foto: EFE
Jacques Chirac, Frantziako presidente ohia. Foto: EFE
Jacques Chirac presidente ohia erruduntzat jo dute

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Auzitegi batek Jacques Chirac Frantziako presidente ohiari bi urteko kartzela-zigorra ezarri dio ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik.

Frantziako Auzitegi batek estatuburu bat errudun deklaratzen duen lehenengo aldia da. 1995 eta 2007 urteen artean Frantziako presidentea izan zena osasun egoera ahulagatik epaiketan aurkeztea salbuetsita geratu zen.

Chiracek, 1990 eta 1995 urteetan alkatea zela, 21 lanpostu faltsu sortu zituen hauteskundeen interesen alde. Gainera, beste zazpi lanpostu faltsu eratu zituen.

Fiskaltzak Chiracen eta beste bederatzi inputatuen absoluzioa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea