Mundua -

Analisia

Marokok ezin du sahararren arrantza saldu

Europako Parlamentuak ez du onartzen Marruekosek Sahara Mendebaldeko itsas aldea negozioa egiteko erabiltzea. Erabaki hau, garaipen diplomatiko garrantzitsua da Fronte Polisarioarentzat.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak galarazi egin du Europar Batasunak Marokorekin zuen arrantza-akordioa luzatzea. Hiru arrazoiengatik esan dio ezetz luzapenari: arrazoi ekonomikoak, Europar Batasunarentzat garesti ateratzen delako akordioa; arrazoi ekologikoak, ur haietan arrantza neurriz kanpo egiten ari direlako; eta arrazoi politikoak, herri sahararrak arrantza horri ez diolako errentarik ateratzen.

Alegia, Europako Parlamentuak ez du onartzen Sahara Mendebaldeko itsas aldea negozioa egiteko erabiltzerik. Hau oso garaipen diplomatiko garrantzitsua da Fronte Polisarioarentzat. Erakunde hau beti kexatu izan da arrantza ontzi europarrak bere uretan ibili eta Marokori ordaintzen ziotelako.

Europako Parlamentuaren erabakiak kalterik handiena Andaluziako eta Kanarietako ontziek jasango dute, Portugalgoekin batera. Arrantza-akordioa Europar Batzordeak negoziatu zuen, eta luzapenaren aldekoa zen. Halaber, gobernu europarrak ados zeuden akordioa luzatzearekin.

Baina, orain 2 urte, Lisboako Ituna indarrean jarri zenetik, Europako Parlamentuak eskumen gehiago ditu, besteak beste, nazioarteko akordioak onartzekoa. Eta kasu honetan erabili du bere ahalmen berria. Honek beste akordio bat negoziatu beharra ekarriko du Marokoren eta Europar Batasunaren artean, aurrekoa ez baitago luzatzerik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea