Mundua -

Sahara

Boluntarioen bahiketan zerikusia duen taldea atxilotu du Polisarioak

Oraindik ez dute identitateen eta taldearen izenaren berri eman. Ainhoa Fernandez, Enric Gonyalons eta Rosella Urru italiarra iragan urriaren 22an bahitu zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi boluntario espainiarren eta italiar baten bahiketarekin zerisukia duten pertsona batzuk atxilotu dituzte Fronte Polisarioaren segurtasun indarrek, Jatri Aduh Mendebaldeko Sahararen Parlamentuko presidentearenn arabera.

Aduh Tifaritin da, Fronte Polisarioaren XIII. kongresuan parte hartzen, eta bart zenbait kazetariri esandakoaren arabera, atxilotuak talde ezezagun baten kideak dira, eta, momentuz, ez dago haien jatorriaren inguruko informaziorik.

Iragan urriaren 22an, gizonezkoen talde batek Ainhoa Fernandez eta Enric Gonyalons espainiarrak bahitu zituen Rossella Urru italiarrarekin batera, Rabunin, Tinduf-eko (Algeria) kanpalekuetako hiriburu administratiboan.

Ikerketak

Brahim Ghali saharar errepublikako Argeleko enbaxadoreak esan duenez, Saharako agintariak bahiketaren inguruko ikerketen azken txanpan" daude eta ondorioek gertatutakoa azaltzen lagunduko dute.

"Bahituak agertzen diren bideoa atera izanak egia gertu daukagula esan nahi du" gaineratu du Ghalik. Bere ustez, bahiketa Saharako herriaren "lagun bakezaleen aurkako ekintza terrorista" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea