Mundua -

Wikileaks

Epaileak Manningen defentsak aurkeztutako errekusatzea ukatu du

Bradley Manning soldaduari 22 delitu kriminal leporatu dizkiote eta karrera desohorearekin bukatzea, ordainketa-etendura eta betiko kartzela zigorra jaso ditzake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bradley Maniing soldaduaren kasuko epaile militarrak defentsak aurkeztutako errekusatze eskakizuna ukatu du. Bradley Manningi Wikileaks webguneari dokumentu sekretuak ematea leporatu zioten.

Eskakizuna aztertzeko 90 minutuko etenaldia egin ostean, Paul Almanza koronelak, epaitegiko ikertzaile nagusiak, "zentzuzko gizona" zela uste zuela esan du eta , defentsa beldur bada ere, epaiketa honetan modu inpartzialean jokatu duela esan du, The New York Times egunkariak argitaratu duenez.

Manningen abokatuak, David Coombsek, defentsak aurkeztutako 38 testiguetatik 36 ukatzeagatik "alderdikeriarekin" jokatzeagatik Almanza kasutik kentzea eskatu zuen.

Akusaziorik larriena "arerioari laguntzea" da. Horrelako kasuetan, heriotz zigorra ezarri ohi dute. Fiskaltza militarrak, hala ere, horrelakorik eskatuko ez duela esan du.

Bradley Manning soldaduari 22 delitu kriminal leporatu dizkiote eta karrera desohorearekin bukatzea, ordainketa-etendura eta betiko kartzela zigorra jaso ditzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea