Mundua -

Ekaitz tropikalak

'Washi' tifoiak 650 hildako inguru utzi ditu Filipinetan

Gainera, ekaitza tropikal honek ekarritako euriteen ondorioz ehunka lagun zauritu eta beste 800 desagertu dira. Agintariek diotenez, litekeena da biktimen kopurua gora egitea.

Gutxienez 180 lagun hil dira Filipinetan. Argazkia: EFE
Filipinak: Ekaitz tropikal batek 180 hildako utzi ditu

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

650 lagun inguru hil eta beste ehunka lagun zauritu dira Filipinetan 'Washi' tifoiak ekarritako euriteen ondorioz. Benito Ramos Hondamendien Arriskua Murrizteko eta Kudeatzeko Batzorde Nazionaleko presidenteak adierazi duenez, ekaitzak okerrera egin du Filipinetako hegoaldean. Gainera, 800 lagun desagertu dira.

Voltaire Gazmin Defentsa alorreko Departamentu Nazionaleko idazkari nagusiak baieztatu duenez, 650 lagun hil dira dagoeneko. Halaber, litekeena da biktimen kopurua gora egitea.

Bestalde, Ramosek azpimarratu duenez, gehien kaltetu diren hiriak Iligan Hiria, Cagayan de Oro, Valle de Compostela eta Iparraldeko Zamboanga izan dira. Cagayanen ibai bat ubidetik atera da eta bertan hildako gorpuen % 92 berreskuratu dituzte dagoeneko.

Euriteen gehiengoa Mindanao Filipinetako bigarren uhartean izan dira azken hamar orduetan. Lawrence cruz Iligan Hiriko alkateak azaldu duenez, euriteek herritarrak lo egiten harrapatu dituzte. Gainera, ur maila etxeen teilatura iritsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea