Mundua -
75 urte zituela
Vaclav Havel Txekoslovakiako demokraziaren lehen presidentea hil da
Txekoslovakiako aro demokratikoan izandako lehen buruzagia izan zen Havel. 75 zituela zendu da, osasun egoerak okerrera egin ostean.
Erredakzioa
Vaclav Havel Txekoslovakiako aro demokratikoko lehen presidentea hil da igande honetan, 75 urte zituela, osasun egoerak okerrera egin ostean, Txekiar Errepublikako komunikabideek jakitera eman dutenez.
1989. urtean komunismoa amaitu zenean Txekoslovakiako lehen presidente bihurtu zen Havel. Ondoren, Eslovakiatik aldendu ostean, 1993. urtetik Txekiar Errepublikako Gobernuburu izan zen.
Kargua utzi zuenetik, Giza Eskubideen defentsa sutsua egin zuen presidente ohiak. Gainera, literatur munduan ere murgildu zen. 2008. urtean estreinatu zen komunismoa amaitu zenean Havelek idatzitako antzezlana ('Partida' izenburukoa).