Publizitatea
Itxi

2021/04/13

10:28

Mundua

Hauteskundeak Perun

Keiko Fujimori Peruko hauteskundeetako bigarren itzulian izango da

N. B. | EITB MEDIA

Presidentetzarako bigarren itzulia ekainean egingo dute, eta 2026ra arte indarrean izango den gobernu berria uztailaren 28an hasiko da lanean.

  • Keiko Fujimori

    Keiko Fujimori. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Keiko Fujimori, Herri Indarra alderdiko hautagaia, Peruko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira heldu da, botoen % 13,25 eskuratuta, zenbaketa ofizialaren arabera, akten % 88,8 prozesatu direnean.

Hauteskunde Prozesuen Bulego Nazionalaren azken txostenaren arabera, Fujimori Peru Libreko Pedro Castillo ezker muturreko hautagaiaren aurka lehiatuko da bigarren itzulian, botoen % 18,88 lortu baitzituen.

Fujimorik puntu bat baino gehiagoko aldea atera dio lehen itzulian lehian izan den hirugarrenari, Hernando de Sotori, botoen % 11,90 eskuratu baititu.

Rafael Lopez Aliaga Herri Berrikuntzako ultraeskuindarrak botoen % 11,86 eskuratu zituen.

Guztira, 21,5 milioi hautesle zeuden deituta hauteskunde orokorretan parte hartzera, eta herritarren parte-hartzea % 72koa izan zen, covid-19aren pandemia betean.

Presidentetzarako bigarren itzulia datorren ekainean izango da, eta gobernu berria uztailaren 28an, independentziaren berrehungarren urteurrenaren egunean, abiatuko dute, 2026ra arte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena