Publizitatea
Itxi

2021/04/13

19:39

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

AEBko tropak irailaren 11rako erretiratuko dira Afganistanetik

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Erretiratzea maiatzaren 1ean egitea adostu zuten Donald Trumpen Gobernuak eta talibanek, baina Joe Bidenek epe hori atzeratzea erabaki du orain.

  • Joe Biden AEBko presidentea.

    Joe Biden AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako tropak irailaren 11rako erretiratuko dira Afganistanetik, Joe Biden AEBko presidenteak hala erabakita.

Erretiratzea maiatzaren 1erako gauzatuko zela adostu zuten Donald Trumpen Gobernuak eta talibanek iaz egindako akordioan. Ituna beteko ez balitz, erasoak egingo zituela ohartarazi zuten matxinoek.

Joan den martxoan egindako agerraldi batean, Bidenek esan zuen epe hori betetzea "zaila" izango zela, eta data atzeratzeko asmoa erakutsi zuen, erretiratzea aurten egingo zela aginduta.

Estatu Batuek inoiz egin duten gerrarik luzeena izan da: 2001ean hasi zuten, irailaren 11ko atentatuen ondotik. Eta, ezustekorik ez bada, 20 urte geroago, 2021eko irailaren 11n amaituko da.

Egun, AEBko 3.500 militar daude Afganistanen. Horrez gain, NATOk beste 7.000 soldadu dauzka han, beste herrialde batzuetakoak denak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena