Publizitatea
Itxi

2021/04/19

14:53

Mundua

ESPAZIOA

Ingenuity helikopteroak historia egin du, lehen aldiz, Marten hegan egitean

N. B. | EITB MEDIA

Ingenuityk aireratzea, flotatzea, biratzea eta Marteko Jezero kraterrean lurreratzea lortu du.

  • Ingenuity, NASAko argazki batean

    Ingenuity, NASAko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

NASAko Ingenuity helikoptero txikiak historia egin du astelehen honetan, beste planeta batean, Marten, lehen hegaldi kontrolatua egitean.

JPL-NASAk, Kaliforniatik misioa kontrolatzeaz arduratzen den zurrusta bidezko propultsioaren laborategiko lantaldeak, Ingenuityk bidalitako datuen berri eman du zuzenean. Datu horien arabera, Marteko Jezero kraterrean aireratzea, flotatzea, biratzea eta lurreratzea lortu du.

Datuez gain, helikopteroak airean zegoela hartutako itzalaren zuri-beltzeko irudi bat eta Perseverance roverrak grabatutako bideo txiki bat jaso ditu NASAk.

Aparatu txikiak, 1,8 kilokoak, oso proba zaila gainditu du.

Eguzki-propultsioko helikopteroa agindutako hiru metroko altituderaino igo eta 30 segundoz hegaz mantendu da, jaitsi eta lurrazala berriro ukitu arte. Guztira, 39,1 segundoko hegaldia izan da.

Bi planeten artean 278 milioi kilometro daudela kontuan izanda, ezinezkoa da zuzeneko datuak izatea, 15 minutuko desfasea baitago; horregatik, Ingenuityk atzo jaso zituen aginduak, baina gaur bere kabuz kudeatu behar izan du hegaldia.

Mimi Aung JPLko Ingenuity proiektuko gerenteak adierazi duenez, "orain esan dezakegu gizakiak beste planeta batean egin duela hegan", eta emozioak gainezka eginda, sei urteko lana ekarri du gogora.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;