Mundua -

Poliziaren indarkeria

Poliziak neskato bat hil du Ameriketako Estatu Batuetan

Segurtasun indarren arabera, neskatoak beste bi neskato labanaz mehatxatu ditu.

Manifestari batek Ma'Khia Bryanten erretratua erakusten duen kartel bat erakusten du. Argazkia: EFE.
Manifestari batek Ma'Khia Bryanten erretratua erakusten duen kartel bat erakusten du
Poliziak 16 urteko neska beltz bat hil du Ohion, tiro eginda

0:22

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia batek neskato beltz bat hil du bart Columbus hirian (Ohio). Agentea labankada-saiakera baten abisu baten ondoren bertaratu da, eta tiroketa izan da, Poliziak jakitera eman duenez.

Partekatu diren lehen irudiek neska nerabeen talde bat erakusten dute, antza, borrokan ari direla eta agentea haiengana hurbiltzen da. Poliziak azaldu duenez, grabatutako irudietan, ofizialak horietako bati tiro egiten diola ikusten da, beste bati "labana sartu nahian ari zenean".

Ofizialak hainbat tiro egin zizkion adingabeari (agenteak uniformean zeraman kameraren grabazioan lau detonazio entzun daitezke); ondoren, neskatoa lurrera erori zen, eta poliziaren gorputzeko kameraren irudiek aizto bat erakusten dute lurrean, Poliziaren iturrien arabera.

Biktima, Ma'Khia Bryant (16 urte), egoera kritikoan eraman dute ospitalera, eta bertan hil da.

Tiroketa ikertzen duten bitartean, zerbitzutik kendu dute polizia, baina ez dute haren izena jakinarazi.

Ohioko Ikerketa Kriminalerako Bulegoak ikerketa independente bat egingo duela jakinarazi du, ofizial batek norbaiti tiro egiten dion bakoitzean egiten den bezala, hain zuzen.

Derek Chauvin Minneapolisko polizia ohia George Floyd afroamerikarra itota hiltzeagatik leporatu zizkioten kargu guztien errudun jo duten egun berean gertatu da.

BIDEOA: Milaka lagun kalera atera dira AEBetan Chauvinen aurkako sententzia ospatzeko 

Milaka lagun kalera atera dira AEBetan Chauvinen aurkako sententzia ospatzeko
Milaka lagun kalera atera dira AEBetan Chauvinen aurkako sententzia ospatzeko
Milaka lagun kalera atera dira AEBetan Chauvinen aurkako sententzia ospatzeko

1:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Erailketak