Publizitatea
Itxi

2021/04/29

00:28

Mundua

Koronabirusa

India, kolapsatzeko zorian eta pandemiaren erdigunea munduan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

24 ordutan 300.000 positibo detektatu dituzte eta 3.000 pertsona baino gehiago hil dira. Ospitaleak gainezka daude eta oxigeno botilarik gabe geratzen ari dira.

1:30
Koronabirusa Indian. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

India pandemiaren erdigune bilakatu da azken asteetan, eta kolapsatzeko arriskuan dago, txertoak ekoizten munduko herrialderik garrantzitsuenetako bat bada ere.

Ospitaleak jendez gainezka daude eta oxigeno-botilarik gabe geratzen ari dira. Eta datuak izugarriak dira: 24 ordutan 300.000 positibo detektatu dituzte eta 3.000 pertsona baino gehiago hil dira.

Aurrekaririk gabeko egoera sufritzen ari dira eta etsipenean oinarritutako neurriak hartu behar izan dituzte: inprobisatutako errausketa-labeak ezarri dituzte hilotzak erretzeko.

Covid-19aren aldaera indiarra urrian detektatu zuten, baina adituek zehaztu dute litekeena dela egungo egoera aldaera horrekin lotuta ez egotea.

Lorena Cobas UNICEF erakundeak Espainian duen larrialdietarako arduradunak azaldu duenez, birusa oso kutsakorra eta hilkorra izaten ari da Indian, eta osasun sistemari aurre egitea kostatzen ari zaio, besteak beste, herrialde horretan biztanleria dentsitatea oso handia delako.  

Testuinguru horretan, txertoak ahalik eta azkarren jartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Hala, Gobernuak txertaketaren hirugarren fasea abiaraziko du ostegun honetan. Alabaina, hainbat estatutan (Chhattisgarh, Jharkhand, Punjab eta Rajastan) dosiak jartzeko txerto nahikorik ez dagoela ohartarazi dute.

Orain arte, 45 urtetik gorako pertsonei jarri diete covid-19ari aurre egiteko txertoa, eta 18 urtetik gorakoak immunizatzeko txertaketa hasiko dute bihartik aurrera.

Guztira, 18 milioi pertsona kutsatu eta 200.000 heriotza baino gehiago izango dira Indian.

Nazioarteko laguntza

Hainbat herrialdek eskaini diote laguntza Indiari, Ameriketako Estatu Batuek edota Europar Batasuneko estatuek tartean, eta sendagaiak eta osasun langileek behar duten materiala bidaltzeko konpromisoa hartu dute.  

Joe Biden AEBko presidenteak iragarri du AstraZenecaren 60 milioi dosi bidaliko dituela Indiara. Erresuma Batuak, berriz, osasun ekipamenduak eta arnasgailuak igorriko ditu.  

Pakistanek, Saudi Arabiak eta Australiak ere agertu dute kezka Indiako egoera larriaren harira.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena