Mundua -
Gertakaria
38 haitiar hil dira Kubako kostaldean urperatuta
Halaber, 87 pertsona salbatu dituzte. Ontzian lau pertsona adingabe zihoazen; bizirik irten dira.
Erredakzioa
Gutxienez 38 pertsona hil dira eta beste 87 erreskatatu dituzte igande honetan, haitiar emigratzaile batzuen ontzia lurperatuta, Kubako estatuko telebista kateak jakitera eman duenez.
Bilaketa lanei esker orain arte 38 hildako (21 gizonezko eta 17 emakume) aurki dituzte. Halaber, 87 pertsona erreskatatue dituzte, horietatik 80 gizonak ziren eta zazpi emakumeak.
Bizirik ateratako taldearen barruan lau adingabe daude, eta Punta Maisin dagoen emigratzaileentzako nazioarteko kanpamentu batean daude haiek artatzen. Erreskate lanek jarraitu egiten dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea