Mundua -

Udaberri arabiarra

20 pertsona hil dira Sirian, Erregimenak hainbat herritan eraso eginda

NBEren esanetan, 5.000 pertsona hil dira dagoeneko jazarpenaren ondorioz, duela bederatzi hilabete iraultza demokratikoa hasi zenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 20 pertsona hil dira, horien artean hiru ume, eta hamarka zauritu Siriako Segurtasun Indarrek Homs, Hama, Alepo, Nawa eta Deir Ezzor herrietan abiatutako erasoaldietan, Toki Koordinazioko Batzordeak oposizioko mugimenduak jakinarazi duenez.

CNN telebista kate estatubatuarrarekin hitz egin duen ekintzaile baten esanetan, gainera, Segurtasun Indarretako 4.000 kidek setioa abiatu dute Baba Amr herrian.

Gaur, Arabiar Ligak ordezkaritza bat bidaliko du herrialdera, Gobernuak jazarpena eteteko konpromisoa betetzen duen egiaztatzeko.

Duela bederatzi hilabete Erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik, 5.000 pertsona hil dira Sirian, NBEren arabera. Bere aldetik, Al Assad diktadorearen Gobernuak dio 2.000 agente hil direla "talde terroristen" esku.

Arabiar Ligako funtzionario batek azaldu duenez, gaur 50 begirale inguru iritsiko dira, baina baliteke hurrengo egunetan gehiago joatea, beharren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea