Mundua -

Protestak

Milaka israeldar, emakumearen bazterketaren aurkako protestetan

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ere ultraortodoxoen jokabidea kritikatu du.

Protestak, Israelen. Argazkia: EiTB.
Protestak, Israelen.
Israel, emakumeak baztertzearen kontra

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka israeldarrek protesta egin dute Bet Shemeshen, Jerusalem alboan dagoen 80.000 laguneko herrian. Bertan, muturreko ortodoxoak beren doktrinaren arauak inposatu nahi dituzte, eta gertutik jazartzen dituzte emakumeak.

Neskatoek jasandako jazarpenak herritarren haserrearen lapikoa eztandarazi du eta sexu bazterkeriaren eta erlijio muturkeriaren kontra protestan atera dira gaur milaka lagun.

Simon Peres presidenteak esan du israeldar guztiek defendatu beharko luketela Estatuaren nortasuna, muturreko ortodoxo fanatikoen aurka.

Halaber, azken egunetan kazetariei eta poliziari eraso diete muturreko ortodoxoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea