Mundua -
Hauteskundeak
Greziak hauteskundeak deitu ditu apirilerako
Evangelos Venizelosek Lucas Papademosen Gobernuaren "etorkizun politikoa" argitutzat eman du.
Erredakzioa
Evangelos Venizelos Greziako Finantza ministroak jakinarazi duenez, Greziako Parlamentuak hauteskundeak aurreratu ditu apirilera, ANA Estatuko albiste agentziak jakinarazi duenez.
Venizelosek Lucas Papademosen Gobernuaren "etorkizun politikoa" argitutzat eman du. Papademosek George Papandreu ordezkatu zuen joan den azaroan.
Demokrazia Berria alderdiak hauteskundeak otsailaren 19ra aurreratzeko eskaera bertan behera utzi ostean iragarri dute berria. Hori horrela, lehen ministroak aste batzuk gehiago izango ditu erreformak eta zorraren berregituraketa aurrera ateratzeko.
Yannis Michelakis alderdi kontserbadoreko bozeramailearen hitzetan, baliteke bere alderdiak atzerapena onartzea, baina hauteskundeak ezin izango dira ospatu apirilaren 15a baino beranduago.