Mundua -

TIROKETA ERRUSIAN

8 dira, azkenean, Errusiako Kazan hiriko eskola batean izandako tiroketan hildakoak

Zazpi haur eta irakasle bat dira hildakoak. Poliziak erasotzaileetako bat atxilotu du, eta bestea hil egin du.

Ikastetxearen ataria, Kazan (Errusia). Irudia: agentziak
Ikastetxearen ataria, Kazan (Errusia)
Gutxienez 11 hildako, tartean bederatzi haur, eskola errusiar batean izandako tiroketan

0:34

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako agintariek baieztatu dutenez, azkenean, 8 dira gaur goizean Kazango (Errusia) eskola batean izandako tiroketan hildako pertsonak, zazpi ikasle eta irakasle bat, zehazki. 

Zabaldutako informazioaren arabera, gainera, 20 pertsona erietxean daude, maila ezberdineko zauriekin.

Ezbeharraren unean 714 haur zeuden eskolan eta 70 langile, horietatik 52 irakasleak.

Segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, bi pertsonek egin dute erasoa, eta horietako bat, 19 urtekoa, tiroketatik minutu gutxira atxilotu dute. Jakinarazi dutenez, bigarren erasotzailea eskola barruan zegoen, hainbat ikasle bahituta, eta Poliziak hil egin du hura.

Halaber, Sputnik albiste agentziak aipatutako larrialdi zerbitzuetako beste iturri batek adierazi duenez, tiroen ostean leherketa bat izan da. Ildus Nafikov Tartaristango errepublikako fiskala gertakariaren inguruko ikerketa abiarazteko asmoz bertaratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Eguneko albisteak Albisteak Erailketak Gazteak gaur Irakasleak