Mundua -

GATAZKA

Gutxienez bost zibil hil dira Hamasek Israelen aurka jaurtitako koheteen ondorioz

Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira.

Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka. Argazkia: EFE
Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka
Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelen eta Palestinaren arteko erasoek ez dute etenik, eta oso gau luzea izan da. Milizia palestinarrek 130 kohete baino gehiago jaurti dituzte Israelen aurka, eta gutxienez bost zibil hil dira. Azken orduetan jakin ahal izan denez, bi israeldar hil dira, adin txikiko bat tartean. Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira

Astelehenetik, mila suziri inguru jaurti dituzte, eta Israelgo Armadak bonbardaketak eginez erantzun du. Israelen erasoen ondorioz, gutxienez 35 palestinar hil dituzte, 12 adin txikiko tartean.

Lod hirian pertsona bi hil ondoren, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak alarma egoera ezarri du hiri horretan.

Gauean sirena hotsak entzun dira Gazako Zerrendarekin mugakide diren Israelgo udalerrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel Palestina azken orduko albisteak