Publizitatea
Itxi

2021/05/13

16:39

Mundua

Ekialde hurbila

Gaza lurretik inbaditzeko prestatzen ari da Israel

agentziak | eitb media

Lau egunetan, 100 palestinar baino gehiago hil dituzte hegazkin israeldarrek Gaza behin eta berriro bonbardatuta. Halaber, zaurtiak mila inguru dira.

1:15
Erasoak Gazan. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Israeldarren eta palestinarren arteko gatazka azken zazpi urteetako egoera okerrenean dago, eta gutxienez 103 palestinar hil eta ehunka zauritu dituzte. Gainera, giroa are gehiago gaiztotu da kaleetan, juduak arabiarrak erasotzen, lintxatzen eta haien negozioak txikitzen aritu baitira.

Testuinguru horretan, Israelgo Armadak Gazako mugara eraman ditu tropak, lurreko erasoaldiari ekiteko prest egon daitezen, aukera hori mahai gainean baitu indarkeriaren gorakadarengatik, miliziek kohete ugari jaurti eta Israelek bonbardaketak gogortu ostean.

"Lurreko unitateak prest ditugu, eta lurreko operazioetarako prestaketa lanetan daude", adierazi du Jonathan Conricus bozeramaile militarrak.

Gainera, Mugako Poliziaren (militarrak) hamar unitate segurtasuna indartzera bideratu dituzte, hainbat hiritako kaleetan lintxamenduak egiten ari baitira juduak arabiarren aurka.

Gazan bonbardaketa gogorra egin zuen bart Israelek. Herritarrak etxean sartuta daude badaezpada ere, baina eraso israeldarretan eraikin osoak txikitzen eta eraisten ari dira.

Astelehenean gatazka gordindu zenetik, Israelek 103 palestinar hil ditu, tartean 27 haur, eta zaurituak mila inguru dira. Israelen aldean, berriz, gaur ez dute inor hil miliziano palestinarren jaurtitako koheteek. Guztira, lau egunotan, zazpi israeldar hil dituzte.

Kaleetako irudiek geroz eta gehiago oroitarazten dituzte 2008ko, 2012ko eta 2014ko gerrak, Gazako eremua suntsitu zuten azken guda handiak.

Kaleetan trafikorik eta oinezkorik ez, eta bi milioi herritar etxean itxita daude bonbardaketengatik. Hala ere, ehunka kalera atera dira, hildakoak lurperatzera, tartean Al Qasam brigadetako milizianoak.

Goiza nahikoa lasaia izan da, Hamasen eta Jihad Islamikoaren kohete batzuen jaurtiketarekin, baina Israelek gogor erantzun du gero.

Alabaina, bart Israelgo Armadak egunotako erasoaldi handiena egin, eta aireko erasoekin eraikin handiak bota zituen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;