Mundua -

Protestak

Israelen erasoaren aurkako aldarria, Euskal Herriko eta munduko kaleetan

Londresen, 100.000 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Hyde Parken, eta beste 3000 batek Bruselako erdialdean. Besteak beste, Paris, Berlin eta Bagdaden ere mobilizazioak izan dira.

Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestariek Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko pankartak erakutsi dituzte Donostia, Bilbo eta Iruñean; izan ere, milaka pertsona Berlin, Londres edo bezalako hirietan kaleetara atera dira larunbat honetan, Gazako Zerrendaren kontrako bonbardaketa eta palestinarren kontrako errepresioa salatzeko.

Horrela, Londresen, 100.000 bat pertsonak -deitzaileen arabera- elkarretaratzea egin dute Hyde Parken, Erresuma Batuko Gobernuari Palestinako herriaren aurkako indarkeria "basatia" gelditzeko "neurriak berehala" hartzea eskatzeko.

Manifestazio jendetsua Israelgo enbaxada aurrean bukatu da, "Palestina, aske, aske" oihu artean, eta bonbardaketa bukatzeko eskatzen zuten pankartak erakutsiz.

Era berean, Poliziaren arabera, 3000 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Bruselako (Belgika) erdialdean, palestinarrei babesa adierazteko eta Israelen erasoak salatzeko.

Manifestariak l'Albertine plazan bildu dira Nakba, arabieraz "hondamendia", egunaren 73. urteurrena gogora ekartzeko. 1948an Israelen sorrerak ehunka milaka palestinarren exodoari hasiera eman zion. Israelgo Armadak azken egunetan egindako erasoak salatu dituzte.

Ehunka pertsonak protesta egin dute Parisen, nahiz eta justiziak elkarretaratzea debekatu. Horrela, segurtasun indarrek negar eragiteko gasa eta ur kanoiak erabili dituzte, manifestariak sakabanatzeko. 4200 jendarmek eta poliziek osatu dute dispositiboa.

Bestalde, Alemanian Palestinaren zein Israelen aldeko mobilizazioak izan dira Berlin, Leipzig edo Hanburgon.

Azkenik, Muqtada al Sadr buruzagi xiitak Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Bagdaden eta Irakeko beste hiri batzuetan. Tahrir plazan bildu dira manifestariak.

Israelgo eta AEBetako banderei su eman diete protestan. Poliziak protesta estu hartu du. Jordanian edo Libanon protestak errepikatu dira.

Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE

Elkarretaratzea Donostian. Argazkia: EFE  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bilbo Donostia Brusela Paris Euskal Autonomia Erkidegoa Erresuma Batua Alemania Frantzia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Israel Palestina Londres Manifestazioak Irak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?