Publizitatea
Itxi

2021/05/17

07:00

Mundua

EKIALDE HURBILA

AEBk blokeatu egin du Gazari buruzko ebazpena NBEren Segurtasun Kontseiluan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Astebetean hirugarren aldiz AEBk bere beto eskubidea baliatu du su-etena eskatzeko testua atzera botatzeko. Astelehenetik 197 pertsona hil ditu Israelek Gazan.

  • Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia (artxiboko irudia)

    Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Israelen eta Palestinaren arteko gatazka izan dute hizpide, bart, Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan. Dena dela, herrialdeak ez dira ados jarri eta AEBk betoa jarri dio indarkeria gaitzesteko eta su-etena eskatzeko ebazpenari. Astelehenetik 197 pertsona hil ditu Israelek Gazako Zerrendan, eta beste 21 Zisjordanian. Bestalde, Hamasek jaurtitako koheteen ondorioz hildako israeldarrak 10 dira.

Norvegiak, Tunisiak eta Txinak aurkeztutako ebazpena ez da aurrera atera AEBren betoa tarteko.

Hala ere, Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialdeek eguerdira arteko epea dute proposamena aztertzeko eta gaiari buruz hausnartzeko.

Igandean egindako saioa ateak zabalik egin dute, aste honetako aurreko biak ez bezala. Linda Thomas-Greenfield AEBren NBEko enbaxadorean adierazi duenez, estatubatuarrak lanean ari dira "bide diplomatikoa" baliatuta gatazkari irtenbidea emateko.

Gainera, Israelera kohete gehiago ez jaurtitzeko eskatu dio Hamasi.

Astean zehar bi bilera egin dituzte, eta Segurtasun Kontseiluko kideek adierazpen bateratu bat onartu nahi izan dute, baina AEBk blokeatu egin du. Izan ere, adierazpenak aho batez onartu behar dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;