Mundua -
Tiroidetako minbizia
''Arazorik gabe'' joan da Argentinako presidentearen ebakuntza
Cristina Fernandezek tumore bat du tiroideetan, eta Buenos Aires hiriko Autral erietxean egin diote ebakuntza. Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, ''ondo ari da osatzen'', eta ''esna dago''.
Erredakzioa
''Arazorik gabe'' bukatu da asteazken honetan Cristina Fernandez Argentinako presidenteari egin dioten ebakuntza, iturri ofizialek jakitera eman dutenez. Austral Ospitalean egin diote ebakuntza Fernandezi, tiroideetan tumore bat duelako.
Lehen mediku txostenaren arabera, hiru ordu eta erdiko ebakuntza izan da, eta Argentinako presidentea ''esna dago''. ''Ondo ari da osatzen'', Alfredo Scoccimarro bozeramaleak emandako datuen arabera. 72 orduz egongo da Cristina Fernandez erietxean.
Argentinako presidentea helikopteroz eraman dute Presidentziaren egoitzatik Buenos Airesen kanpoaldean dagoen Austral Ospitaleraino. Osasun zentro honen inguruan Polizia agente kopuru handi bat zabaldu dute segurtasuna bermatzeko asmoz. Halaber, aldeko kaleak moztu dituzte.
Gainera, Garaipenerako Fronteko ehunka kide bildu dira ospitalaren aurrean, presidenteari elkartasuna adierazteko. Fernandezi tiroideetan egingo dioten ebakuntzak, gutxienez, hiru ordu iraungo du.
Ospitalean sartzeko unean, Maximo eta Florencia Kirchner seme-alabekin batera zihoan presidentea. Urtarrilaren 24ra bitartean Amado Boudou presidenteordeak izango du Estatuaren gidaritza.