Mundua -
ENERGIA NUKLEARRA
Zentral nuklearren bizitza 40 urtera mugatu nahi du Japoniak
Nuklearren kudeaketa arautzeko asmoa du iragan martxoan Fukushima Daiichi zentralean gertatutako istripuaren ondorioz sustatuko proiektuak, planta hauen segurtasuna areagotze aldera.
Erredakzioa
Nolanahi ere, zentralen funtzionamendua luzatzeko aukera aurreikusten du proiektuak zenbait baldintza betez gero. Luzapen hauek onartu aurretik, Gobernuak instalazioaren higadura maila aztertuko luke, baita enpresak arlo teknologikoan mantenimendua bermatzeko duen gaitasuna ere.
Halaber, Gobernuak istripu larrien aurrean operadoreek hartu beharreko neurriak legez ezarri nahi ditu. Egun, Gobernuak zentralen operadoreen esku uzten dituzten mota honetako ezbeharren aurrean hartu beharreko neurri prebentiboak.
Hiru erreaktorek 40 urte dituzte dagoenekoJaponiako 54 erreaktoreetatik hiruk berrogei urte dituzte: Fukushima Daiichiko bat (Japoniako ipar-ekialdean), Tsurugakoa (erdialdean) eta Mihamako beste bat (erdialdean).
Fukushima Daiichi zentralean izandako ezbeharrak, martxoaren 11n gertatutako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz eragindakoa, milioi askoko kalteak eragin zituen nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan. Era berean, 80.000 lagun ebakuatu behar izan zituzten.