Mundua -
Argentinako presidentea
Cristina Fernandezek alta hartu du, tiroide minbizia baztertu ostean
Argentinako presidenteak, Cristina Fernandezek, tiroide guruinean minbizirk ez duela baieztatu du azken parte medikoak.
Erredakzioa
Argentinako presidenteak, Cristina Fernandezek alta hartu du, kendu dioten tiroide guruinean minbizia baztertu ostean, bozeramaile presidentzialak baieztatu duenez.
Helikoptero batek, Austral ospitaletik Olivos jauregira eraman du Cristina Fernandez. 58 urteko presidentea asteazkenean iritsi zen ospitalera. Tiroide guruinean kartzinoma papilar batengatik ebakuntza egin zioten eta gaur arte bere bi seme-alabekin egon da.
Parte medikoak egunero eman du presidentearen osasunari buruzko informazioa, "arazorik gabeko" bilakaera izan duen ospitalizazioa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea